“Hiesa antzemateko proba” (Iokin Elortza)

0    Berriak, Iritzia 
CDwes76
“Hiesa antzemateko proba” (Iokin Elortza)
2018, Ots 11

Kalkulatzen da Estatuan 145.000 lagun hiesak kutsatuta egon daitezkeela, eta hauetako %18 ez da horren jabe. Egoera honek, pertsona hauek tratamendu egokirik ez jasotzea dakar eta birusa hedatzeko arriskua areagotzen du. Arazo horri irtenbidea aurkitu nahian hiesa antzemateko froga farmazietan, eta errezeta gabe, saltzeko aukera onartu du orain dela egun gutxi Osasun Sailak.

Froga hau norberak etxean egin ahal du odol edo txistu lagin batekin eta emaitza 20 minutuan jasotzen da. Emaitza positiboa den kasuetan frogaren fiabilitatea %99,5ekoa da, eta emaitza negatiboa denean %99,9koa. Hala ere, emaitza positiboa izandako kasuetan froga errepikatzea gomendatzen da. Kontuan izan behar da, baita ere, gure gorputza hiesaren birusaz kutsatzen denetik antzeman daitezkeen antigorputzak sortu arte bi eta zortzi asteko epea pasa daitekeela, eta beraz, epe horretan frogak negatiboa emango duela, nahiz eta gure gorputza birusaz kutsatua egon.

Denok gutxienez bizitzan behin egin beharreko froga bat izanik ere badaude froga hau egiteko bereziki gomendatuta duten jende multzoak:
– Babes gabeko sexu harremanak izandakoak.
– Ezberdinen artean xiringak partekatutako jendea.
– Transmizio sexualeko gaixotasunak pairatutako jendea.

Beraz, hiesa antzemateko froga hemendik aurrera eskura izango duzue farmazietan 29 euro inguruko prezioarekin, albiste ona osasun publikoarentzat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »