Ederto ibili dira Santa Kurutzeko jaietan

Ederto ibili dira Santa Kurutzeko jaietan
2012/05/07 00:00
eta kitto!

Zapatuan eta domekan ospatu dituzte Santa Kurutzeko jaiak eta bertan Gorosta eta Mandiola auzoetako baserritarrez gain, beste toki batzuetatik jaiarekin bat egitera animatu ziren beste hainbatek bat egin zuten. Antolatutako ekitaldien artean, Santa Kurutzeko gazteek antolatutako jokoetan parte hartu zutenek primeran pasatu zuten, jokoak ikusten egon zirenen moduan.