Eguraldiak ez du guztiz zapuztu Eguen Zuria

Eguraldiak ez du guztiz zapuztu Eguen Zuria
2012/02/16 00:00
eta kitto!

Euria dela-eta, ikastetxe gehienek barruan egin dituzte dantzak eta bestelakoak, baina Juan Antonio Mogel ikastolakoak ohikoari jarraituta kalejiran ibili dira herriko erdialdean. Untzagako karpak, berriz, gainezka egin du eta bertaratutakoek ederto pasatu dute Liskerren erritmora dantzan egiten. Aratosteetako lehen egunean atera ditugun irudiekin osatu dugun argazki sorta ikusi nahi baduzue, hemen klikatu.