Sanmiguel jaien errepikapena asteburuan

Sanmiguel jaien errepikapena asteburuan
2015/10/02 00:00
eta kitto!

San Miguel eguna astebarruan izan zela eta, jaiak ospatzeko jarduera gehienak bihar (zapatua 3) eta etzi (domeka 4) egingo dituzte Aginagan: bihar arratsaldetik hasiko dira, briska txapelketa jokatuta eta umeendako jolas eta txokolate-janarekin. Gauean, lagunarteko afaria amaituta, 23.00etatik aurrera erromeria eskainiko du Kupela taldeak eta nahi duenak goizaldean txokolatea jateko aukera ere izango du. Eta domekan 11.00etan hasiko da meza nagusia San Miguel ermitan. 12.30etan Gorriti eta bere animalien saioa hasiko da eta, ondoren, Mugi Panderoa taldeak alaituko duen paella-jana egingo dute auzokoek. Jaiak agurtzeko, 17.00etan zozketa egingo dute.