Juanra Madariagaren "Espedizioa" liburua aztertu dute irakurketa-klubean

Juanra Madariagaren "Espedizioa" liburua aztertu dute irakurketa-klubean
2016/02/03 10:00
eta kitto!
Idazle bizkaitarraren “Espedizioa, mendi ororen pisua” liburua irakurri eta haren inguruko tertulia egin zuten joan zen martitzenean, Harixa Emoten egitasmoan izena emanda dutenek. Mendia eta literatura Madariagaren zaletasun biak uztartuz, Shisha Pagmara egindako espedizioaren inguruko gorabeherak bildu ditu liburuan. Irakurriko duten hurrengo liburua Aritz Gorrotxategiren “Koldar hutsa zara” izango da, eta tertulia, martxoaren 1ean egingo dute.