"Barrita energetikoak" sukaldaritza tailerra emango du gaur Zaloa Otaduik Klub Deportiboan
2016/04/12
08:16
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan, barrita energetikoei buruzko sukaldaritza tailerra eskainiko du euskaraz Zaloa Otadui eibartarrak Klub Deportiboan. Barrita horiek mendian eta eskaladan zein praktikoak diren jakinda, ematen diguten energia egokia izateko "barritak osagai integral eta kalitatezkoekin egiteak" duen garrantzia azpimarratuko du. Eta ez hori bakarrik, barrita desberdinak egingo dituzte, fruitu sikuak, aleak eta zerealak nahastuz, gero etxean bakoitzak bere gustokoena egitea zein erraza den ikusteko.
Eibarko Klub Deportiboak "Mendi ekitaldiak 2016" egitaruaren harira antolatutako jarduerekin jarraituz, datorren eguenean (apirilak 14), Mikel Arrizabalaga hainat komunikabideetako kolaboratzaileak "Mendizaletasuna eta euskara" hitzaldia eskeiniko du Klub Deportiboan 19:00etan.