Euskadiko errekorra lortu du Odei Jainagak

0    Kirolak 
Ekhi
Euskadiko  errekorra  lortu  du  Odei  Jainagak
12 Ots
11:53

Odei Jainaga xabalina jaurtitzaile eibartarrak Euskadiko errekorra hautsi zuen atzo euripean xabalina 77,90 metrotara jaurti ostean, eta Espainiako errekorrarengandik metro eskasera geratu da (78,88 metrotan dago ezarrita). Jainagak anbizio handiarekin ekin dio urte berriari eta berehala iritsi dira emaitzak. “Zapore gazi-gozoa geratu zait. Marka hobetu dut, baina ahal bezain ondo eginez gero 80 metrotara iritsi ninteke”, adierazi zuen Jainagak lehiatu eta gero. Urtarrilean egin genion elkarrizketan adierazi zigun bezala, minduta dabil atleta eibartarra. “Minak ez dira desagertu, baina horrekin lehiatu ahal naiz”, adierazi zuen atzo. 80 metrotara heltzea da eibartarraren helburuetako bat eta metro horiek gainditu beharko ditu abuztuan Berlinen egingo den Europako Txapelketan lehiatu nahi badu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »