"Aizkora Hotsak goi mendietan" dokumentala emango dute gaur Coliseoan

"Aizkora Hotsak goi mendietan" dokumentala emango dute gaur Coliseoan
2012/01/10 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 10) 19.30etatik aurrera "Aizkora hotsak goi mendietan" dokumentala ikusteko aukera izango da Coliseoan (sarrerak 3 euro balio du). Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolari eibartarrak eta Alex Txikon mendizaleak Pakistanera egindako bidaia kontatzen duen dokumentalaren proiekzioari laguntzen bertako protagonistak ere izango dira. Felix Iñurrategi Fundazioarentzat automobila dohaitzan emateko helburuarekin egindako bidaian 10.000 kilometro egin zituzten eta tartean aizkora erakustaldiak eskaintzeko aukera ere izan zuten. Gasteizko Mendifilm jaialdian ordubete pasatxoko iraupena duen lanak euskerazko filmarik onenaren saria jaso zuen.