Alberto Egurrola Topalekuan

Alberto Egurrola Topalekuan
2012/02/02 00:00
eta kitto!

Gaur 19.00etan inauguratuko dute hilaren 12ra arte ikusgai egongo den "Maixuen aztarnak jarraitzen" izenburuko erakusketa Topalekuan, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan (Zuloagatarren kalean). Bertan Alberto Egurrolaren marrazkiak eta margolanak ikusteko aukera izango da, astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.