Anger taldeak lan berria aurkeztuko du gaur Belekon

Anger taldeak lan berria aurkeztuko du gaur Belekon
2015/02/27 00:00
eta kitto!

Arrasateko Anger taldeak abenduan Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratutako "Sute Perfektua" lan berria aurkezteko kontzertua emango du gaur gauean, 23.30etan hasita Beleko tabernan. Aurten hemezortzi urte beteko dituen taldeak bere seigarren lan hau aurkezteko birari ekin dio otsailean. Anger talde modura Arrasateko Musakola auzoan eratu zen 1997an eta sasoi hartan "musikaren zirrarak eta musika sortzeko irrikak liluratutako nerabeak" zirenak, urteetako ibilbidea egin eta gero, eskarmentu handiko musikariak dira gaur egun. Eurek diotenez, "izarretik gutxi eta bizarretik sasoiaren arabera asko, musika jale, zale eta sortzaileak (saiatuak behintzat) gara. Bizi dugun mundu eta jendarteak zeresana ematen duen zalantzarik ez daukagu, eta zeresan hori gure galbahetik pasatuz abesti eta diskoetan islatzen dugu".