Depedrok diskoa aurkeztuko du gaur Coliseoan

Depedrok diskoa aurkeztuko du gaur Coliseoan
2012/05/04 00:00
eta kitto!

Gaur 20.30etatik aurrera Depedro (Jairo Zavala) eta bere banda Coliseoan zuzenean entzuteko aukera izango da, Nubes de papel diskoa aurkezteko kontzertuan. Blues eta rock musika gustoko dutenentzat ederto ezagutzen dute aurretik Vacazul, 3000 Hombres eta Amparanoia taldeetan jardundako musikaria. Badira lau urte bakarkako bideari Depedro izenarekin ekin ziola eta gaur Nubes de Papel Tucsongo Wavelab eta Madrilgo Pukalpa estudioetan grabatu albumeko kantak eskainiko ditu. Estatu mailan indie estiloari jarraitzen dioten artisten artean garrantzitsuenetakoa den Depedrok diskoaren grabazioan goi-mailako musikariekin jardun du, hala nola Joey Burns, John Convertino, Jacob Valenzuela eta Vetusta Morla modukoekin.