Ederto ibili dira kantu-jolas tailerrean

Ederto ibili dira kantu-jolas tailerrean
2012/03/23 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean ...eta kitto! Euskara Elkartean egin den euskal kantu eta jolas tailerrean parte hartu duten guraso zein umeek ondo baino hobeto pasatu dute. Esti Gonzálezek gidatutako tailerrean hainbat jolasetan jarduteko kantuak ikasi eta momentuan praktikatzen ibili dira. Saioa Gurasoak Berbetan programaren barruan antolatu du ...eta kitto!-k. Zeinen ondo pasatu duten ikusteko, ikusi argazki-bilduma.