Elkarrizketaren artea antzerki bihurtuta, bihar Coliseoan

Elkarrizketaren artea antzerki bihurtuta, bihar Coliseoan
2015/10/08 00:00
eta kitto!

Bihar (barixakua, hilak 9) 20.30ean Juan Mayorgaren "El arte de la entrevista" antzezlana eskainiko dute Iraya Producciones taldekoek Coliseo antzokian. Juan Jose Afonsok zuzendutako lanean Alicia Hermida, Luisa Martin, Elena Rivera eta Ramon Esquinas antzezle ezagunek hartzen dute parte, baina lanean bost pertsonaia omen daude: hiru emakumezko, gizonezko bat eta bideo kamara bat. Izan ere, kameraren alde batean eta bestean elkarrizketatzera jolastuko dute. Sarrerak 20 euro balio du eta leihatilan zein Kutxabank-en erosteko aukera dago.