Ertamerikako migrazioari buruzko erakusketa Untzagako jubilatu etxean

Ertamerikako migrazioari buruzko erakusketa Untzagako jubilatu etxean
2011/10/27 00:00
eta kitto!

Astelehenean zabaldu zuten urriaren 31ra arte martxan egongo den argazki erakusketa Untzagako jubilatuen etxean: "En manos de Dios: Historias de migrantes centroamericanos", Markel Redondo argazkilari bilbotarraren argazkiekin osatutako erakusketa. Irudiak 2010eko iraila eta urria bitartean hartutakoak dira, argazkilariak migranteen pausoak jarraituta Honduras eta Arizona bitarteko ibilbidean hartutakoak. Erakusketa Ekintzaz Lagundu Eibarko GKEak, Untzagako jubilatuen etxearekin elkarlanean antolatu du eta honako ordutegian bisitatzeko aukera izango da: gaur 19.15etatik 21.15etara eta bihar eta etzi, berriz, 12.00etatik 14.00etara.