Irani buruzko diaporama emanaldia gaur gauean

Irani buruzko diaporama emanaldia gaur gauean
2015/06/29 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkartearen lehen diaporama emanaldia hartuko du gaur gauean (martitzena, hilak 30) San Andres elizako klaustroak, 22.30etan: Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen "Iran, topikoetatik ihesean egindako bidaia" izenburukoan Iran herri lehor eta mortuaren irudia alboratu eta Kaspiar itsas-ertzean, baso trinko zein arroz eta te-soro arteko paisaia berde tropikala azaltzen zaigu. Lan honetan paisaien irudiekin batera bere zapi koloretsuekin jantzitako gazte iraultzaileen aldaketa kulturala aurkituko dugu, baita Irango ondare kultural eta artistiko paregabea ere. Sarrera librea izango da.