Margolan erakusketa berria gaurtik aurrera Topalekuan ikusgai

Margolan erakusketa berria gaurtik aurrera Topalekuan ikusgai
2015/11/27 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 27) inauguratuko dute Elisabet Eguren eta Cristina Azpiriren margolan erakusketa Topalekuan. Ikusi nahi duenak horretarako aukera izango du abenduaren 6ra arte, ohiko ordutegian: astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.