Opera proiekzioa eta umeendako zine-programaren estreinaldia hartuko ditu Coliseoak asteburuan

Opera proiekzioa eta umeendako zine-programaren estreinaldia hartuko ditu Coliseoak asteburuan
2015/02/27 00:00
eta kitto!

Coliseoak proiekzio bereziak eskainiko ditu asteburu honetan, ohiko zine emanaldietatik kanpo. Horrela, bihar (zapatua, barixakua 28) eta etzi (domeka, martxoak 1) “Paso a paso”, 2-12 urte arteko neska-mutilentzako egindako laburmetraien multzoa estreinatuko dute. Irudimenarekin beste mundu batzuetara bidaiatzeko eskaintza hori arratsaldeko 17.00etan izango da ikusgai egun bietan, 1. aretoan. Bestalde, zapatuan “Placido Domingo. Live at Loreley” opera kontzertuaren grabazioa proiektatuko da arratsaldeko 20.00etatik aurrera.