Toby Connor, gaur iluntzean Belekon

Toby Connor, gaur iluntzean Belekon
2015/09/25 00:00
eta kitto!

Kurtso berriarekin batera, Beleko tabernak kontzertuak antolatzeari ekin dio eta gaur (barixakua, hilak 25) ikasturteko lehena Toby Connor-ek emango du, 20.30etan hasita. Bost urtez "The Paris Riots" (Manchester) rock taldearekin batera jardun zuen musikariak 2011n bakarkako bideari ekin zion eta iaz, Europan zehar bidaiatzen eta kalean jotzen ibili eta gero, Euskal Herrira ailegatu eta Bizkaia aldean kontzertuak ematen hasi zen. "Solo.Bas.Que.Con" albuma osatzen duten hamabi kantuak Bermeon idatzitakoak dira eta, Gaua Records etxearekin kontratua sinatuta, une honetan estudioko bere hirugarren albumean, "Zapoi" izenburukoan beharrean dihardu.