Udaberriko kontzertua domekan

Udaberriko kontzertua domekan
2012/02/24 00:00
eta kitto!

Cielito Musika Bandak III. Udaberriko kontzertua eskainiko du Coliseoan, 12.30etan, txirrindularitzari eskainitako egitarauarekin. Emanaldia "Txirrindularien Txirrina" polkarekin, kontzertua zuzenduko duen Carlos Sánchez Barbak Eibarko Txirindularien Elkartearentzat propio sortutako piezarekin zabalduko dute eta jarraian "La Chasse" (J. Strauss), "Perpetuum Mobile" (J. Strauss), "The Lonely Goatherd" (P. Royers), "The Typewriter" (L. Anderson), "Poeta y Aldeano" (F. Von Suppe), "Trisch Trasch" (J. Strauss) eta "El Galope Infernal" (J. Offenbach) entzuteko aukera izango da.