UEUren udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

0    Kultura 
koldo
UEUren udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik
2015, Ira 17

Udako Euskal Unibertsitateak udazken honetan eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Ohiko martxari jarraituta, jakintza esparru ezberdinak biltzen dituzten ikastaro eskaintza oparoa prestatu dute. On line egin daitezkeenak “Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea”, “Euskal Mitologia: kultura ondarea”, “Euskararen lehentasuna eta hizkuntza prebentzioaren ikuspegia Euskal Herriko marko juridikoetan (MOOC)”, “HTML5 estandarra sakontzen (MOOC)”, “Moodle-ren erabilera aurreratua”, “R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan” eta “Sormenerako hezkuntza, artea esperimentatuz” dira. Eta ikasgelako eskaintzan, Eibarren “Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak”, “Itzultzaile izatetik posteditore izatera”, “Nerabeekiko lana irakaskuntzan”, “Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria” eta “Sare sozialetan murgiltzen: nondik hasi?” emango dituzte. Horrez gain, Gasteizen eta Iruñean ere hainbat ikastaro eskainiko dira.
Ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza www.ueu.eus helbidean kontsultatu daiteke eta izen-ematea ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte egongo da irekita. Bestalde, gogoan izan Markeskuan UEU-k ematen dituen ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrentzat udalak diru-laguntzak ematen dituela (matrikularen %50).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude