Ustekabeko Beñat Etxabe saritu dute

Ustekabeko Beñat Etxabe saritu dute
2015/03/31 00:00
eta kitto!

Asteburuan Leioan jokatutako “Cesar Uceda” Espainia mailako lehiaketan bonbardinoarekin hirugarren saria eskuratu du Beñat Etxabe (Zestoa, 1994) Ustekabeko kideak. Gazte sariduna ikasturte honetan Ustekabera batutako kideetako bat da eta, txarangan normalean tronboiarekin jarduten badu ere, fanfarreko lagunek azaldu dutenez "berez bonbardinoa jotzen du eta tubarekin ere trebea da. Ustekabe osatzen dugunok harro gaude Beñat taldekide izateaz eta lortu duen sariaz. Sariak, gainera, Ustekabe fanfarreak kalitatez jotzeko duen ahalmena berresten du".