Maiatzaren 2an Alcobendasen hildako ama-seme eibartarren ustezko hiltzailea atxilotu dute

Maiatzaren 2an Alcobendasen hildako ama-seme eibartarren ustezko hiltzailea atxilotu dute
2017/05/30 eta kitto!
Efe agentziaren bitartez zabaldu den informazioaren arabera, gaur goizean atxilotu dute maiatzaren 2an Alcobendasen (Madril) etxean hilda topatu zituzten 45 urteko eibartarraren eta haren 12 urteko semearen ustezko hiltzailea, emakumearen bikotekide ohia. Polizia iturrien arabera, gaur atxilotu duten gizonak familiako kide bati aitortu zion berak hil zituela, eta, beraz, haren bila ari ziren harrezkero. Madrilen bertan, Tetuan auzoan atzeman eta atxilotu dute.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

Alcobendasen semearekin batera ustez bikoteak hil duen emakumea Eibarkoa zen

Udalak bi dolu-egun izendatu ditu Alcobendasen atzo izandako hilketen harira eta biharko elkarretaratzea deitu du

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzeak jendetza batu zuen atzo