Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai

0    Berriak 
Maider
Pirritx,  Porrotx  eta  Marimotots  ikusteko  sarrerak  salgai
25 Urr
11:59

Inoiz baino goizago izango ditugu aurten Eibarren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Azaroaren 11 eta 12ko asteburuan izango ditugu Unibertsitate Laboralean, BOROBILEAN izeneko lan berria aurkezten.

Larunbatean (azaroak 11) arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan izango dira saioak eta domekan, berriz, (azaroak 12), 16:00etan lehenena eta 18:30ean bigarrena.

Egunotan …eta kitto!ko bazkideentzat aurresalmentan dihardugu (ostiralera arte). Bazkideek …etakitto!-n bertan eros ditzakete (7,50€), asko jota 3 sarrera, ordutegi honetan: 10:00-14:00 eta 16:00-19:30.

Eta larunbatetik aurrera, urriak 28, ohiko lekuetan salduko dira sarrerak, 8 eurotan: El Tio Palancas (J. Gisasola), Denetik (Urkizu) eta Gozoki (Bidebarrieta eta Sostoatarren).

Iazko saioko irudia:

pirritx moztuta

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »