Eva Juez Eusko Legebiltzarrera

Eva Juez Eusko Legebiltzarrera
2015/07/29 00:00
eta kitto!

Eva Juez eibartarra Euzko Abertzaleak legebiltzarreko taldeko partaide berria da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkarbizitza eta Giza Eskubideko zuzendari izendatu berri duten Maribel Vaquerok utzitako tokian. Juezek atzo (uztailaren 28an) hartu zuen kargua, baina oporretatik bueltan jarriko da legebiltzarreko aulkian, eusko ganbaran saio aro berria hastearekin batera. 2005etik hona zinegotzia izan da Eibarko Udalean eta Eibarko EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea da 2009tik hona.