San Kristobalgo jaiek beteko dute datorren asteburua

San Kristobalgo jaiek beteko dute datorren asteburua
2017/07/10 00:53
eta kitto!
Asteburu honetan Amañako jaiak ospatu eta gero, hurrengo asteburuan Sankristobalgo jaien txanda izango da. Jai batzordeko kideek barixakuan aurkeztu zuten egitaraua Otarra elkartean, alderdi guztietako udal ordezkariek lagunduta. Jaiak ospatzeko ekitaldiak datorren barixakutik domekara bitartean izango dira, baina txapelketa batzuk aurretik hasi dituzte: asteburu honetan, zapatuan jokatu da tute txapelketa auzoko tabernetan eta eguenean, berriz, arratsaldeko 19:00etan hasiko da futbolin txapelketa Alkorta tabernan eta gauean, 22:00etatik aurrera jokatuko da igel-toka txapelketa Xania tabernan. Urteroko moduan, egitaraua antolatzeko orduan Lambretta Klubarekin elkarlanean jardun dute aurten ere. Jarraian egitarau osoa daukazue:

SANKRISTOBALGO JAIAK 2017

EGUENA 13
19:00: Futbolin txapelketa. Alkorta tabernan
22:00: Igel-toka txapelketa. Xania tabernan.

BARIXAKUA 14
19:00: Txupinazoa. Jaien hasiera.
19:15: Kalejira, Orkresta taldearekin.
19:30: Haurrentzako jolasak, Fray Martin Malleako parkean. Dardo txapelketa (16 urtetik beherakoentzat) tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta; auzoko tabernetan eta Jai Batzordearen barretan.
23:15: Kontzertua: FULL METAL BAND – Hits Heavy Rock.
00:45: Kontzertua: DEAF LEOPARD – Def Leppard taldeari omenaldia.

ZAPATUA 15
10:30: Haurrendako marrazki lehiaketa. Partehartzaile guztientzat opariak eta sariak irabazlearentzat.
11:30: Haurrendako MOLTO motorren kontzentrazio-lasterketa. Partehartzaile guztientzat opariak eta sariak irabazlearentzat.
12:15: Sandiada herrikoa. Aizarnako parkean.
12:30: Aurkezpen-kalejira: Lambretta motorren XIV. Igoera San Kristobalera. Hamaiketakoa partehartzaileentzat. Lambretta motorren erakusketa San Kristobalgo plazan.
18:00: Igel-toka txapelketa (16 urtetik beherakoentzat).
19:00: Dardo txapelketa, nagusientzat, San Kristobalgo plazan.
19:30: Callejonada Mariachi Dominguezekin.
21:00: Herri-afaria plazoletan.
23:00: TRIO MEDIANOCHEren emanaldia.
00:15: Kontzertua: LYS PARDO – Juan Pardori omenaldia.
02:30: Txokolate-jana nekaezinentzako.

DOMEKA 16
11:00: Ohe elastikoak eta Tirolina. Fray Martin Malleako parkean.
12:00: Hildakoen aldeko meza.
12:30: Paella txapelketa plazoletan.
13:30: Luntxa, plazan agertzen diren guztientzat.
13:45: Txapelketaren amaiera. Sariak segidan banatuko dira.
17:30: Haurrei freskagarriak eta goxokiak banatuko zaizkie.
18:00: Gorixoren eskutik zezentxo eta pony-ak.
19:00 : Haurren marrazki lehiaketan eta jolas ezberdinetan parte hartu dutenentzat sari banaketa.
19:30: DJ ARABA-rekin festa.
20:30: Errifaren zozketa (Saria: asteburupasa irabazleak aukeratzen duen Paradorean).
22:00: Jai amaierako traka.

sankristobal aurkezpen 2 sankristobal aurkezpen 3