Santa eskean …eta kitto!-rekin

0    Berriak 
Maider
Santa  eskean  …eta  kitto!-rekin
25 Urt
1:24

Aurten ere, ohitura zaharrei eusteko helburuarekin, …eta kitto! Euskara Elkartea santa eskean irtengo da otsailaren 4an, domeka. Deia egin nahi die …eta kitto!-k herritarrei, hala nahi izanez gero elkartearekin batera Santa Agedako koplak abestera irteteko.

Goizeko 11:00etan ensaio txiki bat egingo da …etakitto!-n eta 12:00etan ekingo zaio ibilbideari: Urkizuko iturrian hasi, Bittor Sarasketatik Estaziño kalera, handik Ibarkurutzera eta berriro behera Urkizura. Behin ibilbidea amaituta txorizoa eta txokolate beroa hartuko dugu …eta kitto!-n.

Ekitaldia irekia da, nahi duenak har dezake parte. Makila eta, ahal dela, baserritar jantzita edo baserritar-zapiarekin agertzea eskatu dute antolatzaileek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »