“Albiste onak arrautza eta esneki ekoizleentzako” (Aitor Buendia)

0    Iritzia 
Ana
“Albiste onak arrautza eta esneki ekoizleentzako” (Aitor Buendia)
26 Ots
12:42

Albiste onak gure ekoizle txikientzako, eta, ondorioz, baita kontsumitzaileentzako ere. Orain arte arrautzak edo edozein esneki saltzeko betebeharrak berdinak ziren multinazional batentzat edo ekoizle txiki batentzat. Gutiz bidegabekoa eta eginezina, bete ezineko parametroak zeuden-eta.
Ba, hemendik aurrera eta Elikagaien Segurtasunari buruzko araudia aldatu barik  –atal hau hobetoen betetzen dugun herrialdea garela gogoratzea komeni da–, Euskadin esne bolumen txikia  eta arrautza kopuru txikia ekoizten duten ustiapenek euren errealitatera egokitutako betebeharrak izango dituzte, eta, ondorioz, errazagoa izango da gertuko merkatuetan euren produktuak saltzea edo negozio berri bati ekitea. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoa lehenengoa da pausu hau ematen.
Hemen dituzue, Elika Fundazioari esker, indarrean jarriko den araudiaren detaile garrantzitsuenak. Joan den otsailaren 11an eman genituen ezagutzera Radio Euskadiko La Ruta Slow saioan.
– Esnekiak: eske pasteurizatua, jogurtak, gatzatua, kefirra, gazta freskoak eta erdi onduak, gurinak, esne-gainak, gaztanbera… esne gordiarekin egindako gaztak 60 eguneko gutxieneko ontze epearekin eta esne-izozkiak.
Arrautzak: A kategoriako oilo arrautzak, norberaren ustiapenetan ekoiztutakoak.
Salmenta motari dagokionez, zuzenean, bitartekorik gabe, kontsumitzaleari egiten zaion salmentari eragiten dio araudiak, eta baita merkataritza-zirkuitu motzean egindako salmentari ere: establezimendu txikizkari edo minoristak, landaetxeak edo jantoki kolektiboak. (Informazio gehiago lortu daiteke Foru Aldundietako Abeltzantza zerbitzuetan, Osasun lurralde zuzendaritzetan edo www.elika.eus webgunean).
Arauak egiterako orduan sektoreko eragileek ez ezik, Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia garapenerako, Azpiegitura eta Osasun sailek ere hartu dute parte; eta koordinazioa eta aholkularitzaz ELIKA arduratu da, nekazaritza elikagaien segurtasunerako Euskal Fundazioa, hain zuzen ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »