Enrike Sosola
Enrike Sosola

"Dry Stone Bulding"

2017/05/05
Gerrako bonbardaketa eta suteekin batera eibartarron urbanismo-ereduak aurretik eraman ditu  eraikin historiko ugari. Gure arima, ALFA zaharra bera ere eraitsi egin genuen. Bistakoa da aurrerabideak gure ondareari ez diola mesederik egin. Halere, badugu oraindik Eibarko mendietan  ezkutuko altxor ederrik: Harri hutsean (Dry Stone) baserritar-harginek eraikitako muga, bide, zubiak.. Den-denak kare edo portlanik gabeko herri-arkitekturaren adibide bikainak eta Britania Handian, Irlandan, Frantzia edo Katalunian oso estimatuak direnak. Izan ere, gure orografia-geologia bereziak dira; Eibar-zuloaren topikoa alboratuta “lagun” izan ditugula ezin uka. Adimena  sustatzeaz gain, baliabide naturalak ere eskaini dizkigute. Besteak beste , eraikuntzarako oso egokia den Flicsh-aren harlauza biguna.  Baserritar txiroentzat bizirauteko baliabide debaldeko eta  ezinbestekoa.  Esango nuke nere ezjakintasunean, gutxi izango direla Euskal Herrian gurean bezalako adibide bikainik (Abontza errekako arroan adibidez).
Bada ordua gure historiari erreparatu eta ondareari kasu piska bat egiteko. Nortasunari eusteko jakina, baina batez ere irakaspenak jasotzeko. Izan ere, eibartarrok beti egitasmo berriak buruan, gaztetxoen “harrobiaren” kokapena aukeratzeko garaian, ea “Another football is possible”lelo hori marketing hutsa baino zerbait gehiago suertatzen den. Arbasoekin eta ondarearekin zorretan gaude.