“Gozatu lasaitasunaz!” (Ane Urkiola)

0    Iritzia 
CDwes76
“Gozatu  lasaitasunaz!”  (Ane  Urkiola)
04 Ots
11:02

Gozatu isiltasuna, zuritasuna, lasaitasuna, bakea, hartu arnasa aspaldiko partez:

 

 

Izan ere, psikopedagogian aditua den lagun batek esan zidan behin: sarritan isiltasuna dela iraultzarik bortitzena. Azkenaldian, halaxe izan daitekeenaren susmoa daukat. Hausnartu, ikusi eta, akaso, iritzi kritikotik, tentuz, hitz egin, iritzia eman, komunikatu, eragin. Baina saiatu isilik mantentzen. Isiltzea ere komunikatzea delako, kontzieteki bada, noski. Beraz, Isildu ditzagun irratiak, isildu telebistak, isildu egunkariak, isildu hedabideak, isildu sareak, isildu antzokiak, isildu zine aretoak, isildu youtube eta vimeo, isildu bertso saioak, isildu nobelak, isildu kontzertu, vinilo eta spotify, isildu zirkoak, isildu komunikazioa eta kultura sustatzen diren plaza guztiak. Amatatu dana. Ta dena isilik, amatauta, ilun eta lasai dagoenean, batez ere: gozatu zuen isiltasunaz. Spoiler: Komunikatzaileok bizi dugun prekarietate egoera salatzeko eta adierazpen askatasun egarriaren aldeko zutabea da. (Guztiz ironikoa, bada ez bada ere).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »