“Laktosa” (Jaione Yeregi)

0    Iritzia 
Ana
“Laktosa”  (Jaione  Yeregi)
03 Aza
9:48

Zenbat urte igaro dira gure kaleetan eta herriko merkatu plazan, inguruetako baserritarrak euren pitxarrak esnez beteta kaletarrok hornitzera etortzen zirela? Lehenengo astoarekin, ondoren land rover edo antzeko ibilgailuz. Gaur egun oraindik guztiz ez da desagertu salmenta -harreman hori, baina argi dagoena da sasoiak aldatuz doazela.
Gaur egun esnea brik-etan enbasatuta eros dezakegu. Baina zer esne mota da? gaingabetua, erdi gaingabetua, omegaz aberastua, laktosa gabea… guztiz desnaturaldutako produktuak. Baina ba al dakigu zer den laktosa eta zergaitik komerzializatzen eta saltzen den hainbeste laktosa gabeko esnea? – Hobea delako osasunarentzat (dio jendeak). Hona hemen laktosari buruzko argibide batzuk: laktosa=glukosa + galaktosa-z osaturiko azukre bat da. Azukre hau liseritzeko zaila da. Laktasa izeneko enzimak, laktosa liseritzen laguntzen digu, baina enzima hau hiru urte besterik ez dauzkagunean sortzen uzten dugu. Bestalde, gerta daiteke esneak kalte egitea eta aldiz esnekiek (gazta, yogurrak…) ondo egitea. Elikagai hauek egiteko, fermentazio bat jasaten dute eta laktosa, azido laktiko bihurtzen da, gureganatzeko errazagoa dena.
Esne eta esnekirik hartu ezean kaltziotan aberatsak diren elikagaiak hartu behar ditugu: zereal osoak, algak, fruitu lehor eta haziak (sesamoa bereziki), orri berdedun berdurak, kukicha eta bancha te-ak, brokolia, aza, azalora, tipula, laboreak, arrain batzuk…
Amaitzeko, hausnarketa bat: zein animalia ezagutzen duzu edoskitzaroaren ondoren esnea hartzen jarraitzen duena eta gainera beste espezie batekoa? Zergaitik ote?

laktosaren argazkia

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »