“Urrezko danborra” (Asier Ezenarro)

0    Iritzia 
Ana
“Urrezko danborra” (Asier Ezenarro)
04 Ots
10:44

Gastronomia eta kirola bihurtu dira euskaldunon ezaugarririk garrantzitsuen? Espainiako aktore famatuen elkarrizketetan, gure lurraldeari buruz galdetzen dietenean, beti erantzuten dute “¡Hombre! Donostia,  el mejor lugar para comer” eta antzerakoak. Badaude ere hemengo kazetari eta profesionalak Espainian lan egiten dutenak eta hitz bat euskeraz ez diedala inoiz entzun; baina, hori bai, hemengo gastronomia eta hemengo sukaldariak (jainko berriak) beti goraipatzen dabiltzanak. Enbaxadore kultural pantagruelikoak gureak! Erreparatu dezagun, adibidez, nortzuk izan diren gehienetan Donostiako urrezko danborra jasotzen. Frankismoaren garaian Juan Ignacio Luca de Tena, antzerki egilea eta ABCko zuzendaria izandakoari, edo Marcelino Oreja UCDko ministroari ematen zieten saria, hau da, Frankoren erregimeneko jendeari; eta ondoren, “demokrazian” sukaldari ospetsuak eta kirolari asko agertu dira sarituen artean. Aurten ere, Richard Oribe kirolari paralinpikoari eman diote. Kirola eta gastronomia munduko gauza garrantzitsuenak izango balira bezala. Zergatik ez zieten eman sari hori Xabier Zubiri filosofiari edo Alvarez Enparantza “Txillardegi” idazleari? Edo Antonio Beristain jesuitari bere garaian? Eta orain Xavier Peñalver antropologo donostiarrari, Mariano Ferrer kazetariari edo Jose Luis Orella historialariari? Ez dituzte azken hauek merezimendu gehiago egin lehen aipatutako sukaldari eta kirolariak baino? Eta zer esan Donostia 2016 “Hiri kulturala”ri buruz? Donostia hiri turistiko bihurtzea nahi al dugu? Onartzen dugu gure izaera Espainiatik definitzea? Hainbesteraino daukagu kolonizatuta geure burua?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »