Etxeko eta zaintzako langileen erresistentziari eta antolakuntzari buruzko solasaldia egongo da gaur Andretxean

Silvia Carrizo Fernandezek eta Merlin Medina Acostak egingo dute berba herritar guztientzat irekita egongo den saioan
Etxeko eta zaintzako langileen erresistentziari eta antolakuntzari buruzko solasaldia egongo da gaur Andretxean
2025/02/24 16:53
eta kitto!

Silvia Carrizo Fernandezek (Malen Etxea emakume migratzailez osatutako elkartearen sortzaileetako batek) eta Merlin Medina Acostak (Andretxeko Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen duen zaintzaile eta etxeko langileentzat lan aholkularitza zerbitzuaren arduradunak) solasaldia izango dute gaur, 18:00etan, Andretxean, ‘Etxeko eta zaintzako langileen erresistentzia eta antolakuntza’ izenburupean.

Hizlari biak abokatuak dira eta langile horien baldintzei buruzko informazioa emango digute, bai eta etxeko eta zaintzako langileentzako espazio propio bat berriz adierazteko beharrari buruzkoa ere, erresistentzia antolatzeko funtsezko elementu gisa. Era berean, gai honi buruz elkarrekin hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera egongo da, ateak herritar gztientzat zabalik egongo direlarik.