Isabel Barambio hil da, Eibarko pertsonarik zaharrena
2022/05/17
08:49
eta kitto!
109 urterekin laga gintuen atzo Isabel Barambiok, Eibarko pertsonarik zaharrenak. Buenache de Alarconen (Cuenca) jaio zen 1913an eta Motilla de Palancarrera (Cuenca) ezkondu zen. 1946an Eibarrera etorri zen senarrarekin eta bi alabekin, eta Bidebarrietan eta Bittor Sarasketan bizi ondoren, Isasin izan du egoitza gaur egunera arte, orain dela lau urte egin genion elkarrizketan kontatu zigun bezala.
Isabelek dantza egitea maite zuen eta 105 urte bete zituenean dantzan jaso zuen omenaldia Untzagako jubilatu etxean.
Isabelek dantza egitea maite zuen eta 105 urte bete zituenean dantzan jaso zuen omenaldia Untzagako jubilatu etxean.