Abian da BERBETAN egitasmoaren ikasturte berria (Bideoa)

Abian da BERBETAN egitasmoaren ikasturte berria (Bideoa)
2018/09/19 eta kitto!
Atzo Portalea kultur etxean egindako aurkezpenean, ...eta kitto! Euskara Elkarteak  BERBETAN proiektuak hurrengo hilabeteetarako dituen asmoak, erronkak eta egitaraua aurkeztu zituen. Bertan egon ziren BERBETAN eta ONGIETORRI-ko hainbat parte-hartzaile, herriko eragileak eta proiektuari babesa ematen dioten erakundeak. Berbetan egitasmoak 16 urte bete ditu aurten eta erakundeetako ordezkariek euren babesa eta esker ona adierazi zieten mintzapraktika taldeetan parte hartzen duten eibartar guztiei.
Atzo Portalean izan ziren Maribi, Arantza, Amagoia eta Sandraren testigantzak BIDEO batean jaso ditugu:

https://youtu.be/YYiIh4FiYRk

Argazkian, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Patxi Lejardi Eibarko Udaleko euskara zinegotzia, Ekaitz Olaizola ...eta kitto!-ko presidentea eta Idoia Sarasqueta Gizartekintza zinegotzia. Argazkian, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Patxi Lejardi Eibarko Udaleko euskara zinegotzia, Ekaitz Olaizola
...eta kitto!-ko presidentea eta Idoia Sarasqueta Gizartekintza zinegotzia.

Ainara Labado eta Miren Baranguan ...eta kitto!-ko teknikariak ikasturte berriaren helburuak eta erronkak aurkezten. Ainara Labado eta Miren Baranguan ...eta kitto!-ko teknikariak ikasturte berriaren helburuak eta erronkak aurkezten.