Amiantoaren inguruko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Ahal Duguren egoitzan

Amiantoaren inguruko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Ahal Duguren egoitzan
2018/10/19 11:47
eta kitto!
Gaur arratsalderako “Amiantoa. Osasunean eta ingurumenean duen inpaktua” izenburuko hitzaldia antolatu dute Euskadiko eta Eibarko Ahal Duguren Osasun arlokoek. Gaiaren inguruan berba egitera etorriko diren hizlariak Maria Valiente (Ahal Duguren Gipuzkoako koordinatzailea) eta Jesus Uzkudun (sindikalista eta ASVIAME-ko kidea) dira. Saioa 19:00etan hasiko da, Ahal Duguren egoitzan (Arragueta, 18).