Aratosteetarako argazki lehiaketa antolatu dugu aldizkarian

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aratosteetarako argazki lehiaketa antolatu dugu aldizkarian
ETA KITTO 2019, Mar 01

Koko-janzteko asmorik bai? Ba aurten ere Aratosteetarako lehiaketa antolatu dugu. Oraingoan zuen argazkiak gurekin partekatzea nahi dugu eta, horregatik, gure astekarian publizitatea ipini duten tabernaren batean (edo gehiagotan) argazkia egin eta gurekin partekatzera animatu nahi zaituztegu. Nola?

Instagram bidez:

1-  @gaztekitto Instagram kontuaren jarraitzaile izan.

2-  Aldizkarian iragarkia ipini duten tabernaren batean argazkia atera (bakarrik, lagunekin…) eta Instagramera igo, #aratosteaketakitto traola erabiliz.

3-  @gaztekitto etiketatu.

Edo e-mailez, argazkia erredakzioa@etakitto.eus helbidera bidalita.

Bidali zuen argazkiak Aratoste Martitzena (martxoak 5) baino lehen. Parte hartzen duzuen guztien artean zozketa egingo dugu irabazlea aukeratzeko. Hauek dira iragarkia ipini duten tabernak: Ametsa, Arkupe, Beleko, Bossa, Buenos Aires, Duran Duran, Ez Dok, Gastro Gilda, Guridi, Hirurok, Katu Kale, Kultu, Laurel&Hardy, Su Beroa, Trinkete eta Txoko.

Atzo (Eguen Zuri egunean) ikastetxeetan eta kaleetako kalejiretan ateratako ARGAZKIAK MEDIATEKAN dauzkazue:

https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=eguen-zuri-2019-j-mogel-eta-la-salle

https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=eguen-zuri-2019-amana-urki-urkizu-aldatze-san-andres

 

 

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »