[ARGAZKIAK] Sagardo Egunaren lehen zatian egindako ARGAZKIEN bilduma prest daukazue MEDIATEKAN

[ARGAZKIAK] Sagardo Egunaren lehen zatian egindako ARGAZKIEN bilduma prest daukazue MEDIATEKAN
2018/10/06 14:59
eta kitto!
Eguraldia lagun, inoiz baino jende gehiago ibili da gaur eguerdian Untzaga plazan, eguerditik aurrera ospatzen hasi garen Sagardo Egunean. Bazkaltzeko ordua ailegatu bitartean giro ederrean joan da jaia. Sagardo Egunak aurten 25. edizioa bete duela eta, lehen aldiz antolatu den Sagar-tarta lehiaketa arrakastatsua izan da, 20tik gora parte-hartzailerekin. Gogoratu jaiak arratsaldean jarraituko duela, 19:00etatik aurrera. Eta 21:00etatik aurrera Untzagako beste aldean parrandarekin jarraitzeko aukera izango da, Mugi Panderoa eta Deus Ez taldeen kontzertuetan. Gogoratu aurten ere argazki lehiaketa antolatu dugula, animatu zuen argazkiak gurekin partekatzera, #sagardoetakitto traola erabilita eta irabazi 13 sagardo botila! EGUERDIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.