Astekariaren 1.250 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.250 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/12/01 20:48
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.250 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: San Andres eguneko argazki bilduma eta grabatutako bideoak ikusi ahal izateko sarbide zuzena; Txistorra Eguneko zozketetan saritutako zenbakiak; Garbigunearen ordutegi berria; Udalak eta herriko dendari eta ostalariek prestatu duten Gabonetako kanpaina; Irulegiko Eskua deitu duten piezan aurkitu duten idazkuna ikertzen ibili den Joakin Gorrotxategi hizkuntzalari eibartarrarekin elkarrizketa; abenduaren 7an ateak zabalduko dituen 57. Durangoko Azokari buruzko gehigarri berezia, Debabarreko sorkuntzari arreta berezia eskainita; zapatuan, Euskararen Egunean Bista Eder kalean margotuko den muralaren lanketan aritu den Mikel Remak arkitekto eta artista plastikoarekin elkarrizketa; eta Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza taldearen eskutik egingo diren 21. Eibarko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloari eta argazki erakusketei buruzko informazioa.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.