Astekariaren 1.231 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.231 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/06/02 17:35
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.231 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: enpresa eta ekimen berriak sustatzeko Toribio Echevarria sarien deialdi berriari buruzko informazio guztia; asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak; aurreko asteburuan ospatu genuen Eibarko 57. Euskal Jaiko argazki-bilduma; atzo Topalekuan aurkeztu zuten “Pirinioetako Bidea” egitasmoaren inguruan jakin beharreko guztia biltzen duen erreportajea; Esperientzia Eskolako 17. promozioko ikasleen agur ekitaldia; Ipar Euskal Herriko hezkuntza komunitatearen borroka Brebeta eta Baxoa azterketak euskaeraz egin ahal izateko; Ingalaterratik Eibarrera etorri diren Stuart Davidson, David Brooks eta James Northekin egindako elkarrizketa; Euskaraldia badatorrela eta, Idoia Argoitia Eibarren Akebaiko koordinatzaileak azaldu diguna; Madrilen bizi den Ainara Unanue aktore eibartarrak bere lanari buruz egin digu berba; eta moda eta edertasunari buruzko gehigarri berezia. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.