Eibarko kale-izendegia Pegoran eskuragarri

Eibarko kale-izendegia Pegoran eskuragarri
2012/12/05 00:00
eta kitto!

Nahi duenak Eibarko kaleetako planoa edo kale-izendegia Pegoran jaso dezake. Edizio berrian azken urteotan gure herriko kaleetan izandako aldaketak jaso dituzte (Erisonoko polo teknologikoa, Legarre Gaineko etxe berriak…) eta azken orrian gure herriko merkataritzaren gida dakar, Eibar Merkataritza Gune Irekiari atxikitutako dendei buruzko informazioarekin. Denera 10.000 ale eman dituzte argitara. Planoa Zure-leku enpresak egin du eta bertsio multimedian ere eskura daiteke, udalaren webgunean (www.eibar.net). Interneterako bertsioak, gainera, beste erreminta asko ere baditu: kale-zerrenda, enpresa-zerrenda, distantziak neurtzeko aukera edo planoan ibilbideak marraztu eta postaz bidaltzeko modua.