Klimatoia egingo da asteburuan Portalean

Klimatoia egingo da asteburuan Portalean
2018/10/04 eta kitto!
Klima aldaketari aurre egiteko ekintza eta proiektuak azaleratu eta sustatzeko maratoia egingo da bihartik domekara Portalean. Mundu osoko hainbat tokitan egin den egitasmoa da Klimatoia eta Eibarrek eskaintzen duen ekosistema baliatuko dute oraingoan ekoekintzailetasuna bultzatzeko. “Eibarren, eta orokorrean Debabarrenan, oso elementu onuragarriak ditugula uste dut”, esan zigun Aitor Urresti EHUko Ingeniaritza Eskolako ikasleak. “Energia Berriztagarrien gradua ematen da, Lanbide Heziketako zentro garrantzitsuak ditugu eta Tekniker bezalako ikerketa zentroak daude, besteak beste”.

Hau da Klimatoirako aurreikusitako ordutegia:

Urriak 5:

17:00 Hasiera eta aurkezpena.

17:10 Harrera ofiziala (Eibarko udala eta EHU/UPV).

17:30 Klima Aldaketari buruzko aurkezpen markoa (EHU/UPV).

17:50 Ekintzailetzari buruzko aurkezpen markoa

18:10 Komunikazioari buruzko aurkezpen markoa (Alfredo Bezos).

18:30 Erronken aurkezpena eta taldeen antolaketa

19:30 Amaiera

Urriak 6:

10:00 Prototipatzea eta CANVAS metodologien azalpena

10:30 Talde lanen hasiera

14:00 Jateko etenaldia

15:30 Talde lana

19:30 Bigarren jardunaldiaren amaiera

Urriak 7:

10:00 Talde lanaren amaiera

12:00 Proiektuen aurkezpena epaimahaiari

14:00 Jateko etenaldia

15:30 Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa

17:00 Klimatoiaren amaiera.