Trafiko aldaketak obren ondorioz

Trafiko aldaketak obren ondorioz
2012/02/27 00:00
eta kitto!

Hainbat beharren ondorioz, aldaketak gertatuko dira trafikoan. Gaur hasi eta aste osoan, 08.00etatik 20.00etara ezin izango da aparkatu Pagaegi eta Ibar-Gain kaleetako zati bitan (kale biek bat egiten duten puntuan), kamioiek bira emateko arazorik ez izateko. Bestalde, Ibarkurutzen ur-kanalizazioa berritzeko beharrek aurrera diraute eta enpresak errepidea zeharkatu beharko du; horregatik, eta barixakura bitartean, 6 metro luze baino gehiagoko ibilgailuak ezin izango dira Estaziño kaletik pasatu 08.00etatik 20.00etara. Eta Estaziño kaleko tran geltokiko beharrak direla-eta, martitzen eta eguaztenean galtzada alderik alde zeharkatuko dute eta, beraz, lehenengo galtzadaren erdia eta gero beste erdia zabalduko dutenez, bihar eta etzi Bittor Sarasketa kalea trafikoarentzat itxita egongo da 08.00etatik 20.00etara.