Zabaldu dute Eibar Factoring

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Zabaldu dute Eibar Factoring
ETA KITTO 2013, Ots 20

Goizean inauguratu dute Eibar Factoring neguko beherapenen azoka udaleko ordezkari eta antolatzaileek. Toribio Etxebarria kalean azokarako ipini dituzten karpetan herriko 22 dendek dihardute parte hartzen, eskaintza bereziekin. Orotariko produktuak ipini dituzte salgai azokan: helduendako moda saltzen Bianco, Cedry, Gloss Moda Joven, Gratzina, Guby mutilak, Lide, No Comment, Nona eta Quetzal daude; umeendako moda eta oinetakoak saltzen Bambi, Ikusimakusi, Kopiña eta Ttiki; oinetakoak saltzen Pissa eta Rosa Domínguez; mertzeria eta barruko arropak saltzen Astigarraga eta Txukuna; eta, horrez gain, Etxedreams, Burbujas y Más, Katetxo, Farmalur eta El Corte Inglés-ak osatzen dute parte-hartzaileen zerrenda. Azoka gaur (eguaztena), bihar eta etzi egongo da martxan, egunero goizeko 10.00etan hasi eta iluntzeko 20.00ak arte, etenaldi barik. Esther Bilbatua Eibarko Dendarien Elkarteko presidenteak “horrelako azoka antolatzea posible egiten duen Eibar Merkataritza Gune Irekiari eskerrak eman dizkio eta jendea herriko dendetan erostera animatu nahi izan du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude