Zapatutik aurrera erdialdea trafikoarentzat itxiko dute, oinezkoek erabiltzeko

Zapatutik aurrera erdialdea trafikoarentzat itxiko dute, oinezkoek erabiltzeko
2020/04/29 18:01
eta kitto!
Zapatuan, maiatzaren 2an, herriko erdialdea (Toribio Etxebarria, Calbeton, Zuloagatarren, Plaza Barria eta Julian Etxeberria) oinezkoek erabiltzeko gune bilakatuko dute berriro. Zapatutik hasita, aurrerantzean asteburuoro hasiko dira erdialdea bakarrik oinezkoentzat zabaltzen, alarma egoera ezarri baino lehen zegoen ordutegian: zapatuko 15:00etatik domekako 22:00etara. Erdialdeko kaleak ez ezik, Txaltxa Zelaiko aldi baterako aparkaleku-eremua ere berriz aisialdirako erabiltzen hasiko da. Horren harira, aipatutako kaleetan automobila aparkatuta duten gidariei maiatzaren 2rako (goizeko 08:00ak aurretik ) bertatik kendu beharko dutela gogorarazi dute Udaltzaingotik.