Eibarrek Sporting izango du aurkari Kopa txapelketan

Eibarrek Sporting izango du aurkari Kopa txapelketan
2016/10/14 10:58
eta kitto!
Lehenengo paridua, joanekoa, Xixongo El Molinon-en jokatuko da azaroaren 30ean, San Andres egunean, eta itzulerakoa Ipuruan abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean. Mendilibarren mutilei maila bereko aurkaria egokitu zaie, hau da, Lehen Mailakoa; eta, horrez gain, egin beharreko bidaia ere nahiko motza izango da, Asturiasera. Kopa txapelketako final hamaseigarren hauetan, beste euskal taldeek honako aurkariak izango dituzte: Realak 2. Mailako Valladolid-en aurka jardungo du (lehen partidua Valladoliden), Athletic-ak 2. B Mailako Santanderreko Racing izango du aurrez aurre (bizkaitarren ere bigarren partidua San Mamesen izango dute), Alavesek 2. A Mailako Tarragonako Nastic-en aurka jokatuko dute (bigarren partidua Mendizorrotzan izango da) eta Osasunak 1. Mailako Granadaren aurka lehiatuko da (itzulera El Sadarren). Euskal Herriko bost taldeek, beraz, euren etxeetan jokatuko dituzte itzulerako partiduak.
Kopa Txapelketako final hamaseigarrenak honela geratu dira:
Xixongo Sporting - Eibar FT
Valladolid - Reala
Santanderreko Racing - Athletic
Tarragonako Nastic - Alaves
Granada - Osasuna
Alacanteko Hercules - Bartzelona
Cultural Leonesa - Real Madril
Guijuelo - Atletico Madril
Formentera - Sevilla
Toledo - Vilarreal
UCAM Murtzia - Vigoko Celta
Cordoba - Malaga
Huesca - Las Palmas
Alcorcon - Espanyol
Leganes - Valentzia
Betis - A Coruñako Deportivo