On Ekin enpresa ideia eta proiektu lehiaketara aurkezteko epea barixakuan itxiko da

On Ekin enpresa ideia eta proiektu lehiaketara aurkezteko epea barixakuan itxiko da
2021/10/05 16:14
eta kitto!
On Ekin enpresa ideia eta proiektu lehiaketaren 9. edizioa dago martxan, Ekingune elkartearen eskutik. Pertsonen edo enpresen sormena piztu eta sustatzeko asmoz antolatzen den lehiaketak bi fase izango ditu eta proiektuak aurkezteko epea barixakuan, urriaren 8an itxiko da, 12:00etan, info@ekingune.com helbidera idatzita. Gero, epaimahaiak proiektu batzuk aukeratu ondoren, urriaren 28an lanak Armeria Eskolan aurkeztuko dituzte. Bertan, hiru proiektu sarituko dituzte eta lehenak 1.000 euro irabaziko ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 300 euro (azken hau Mariella Saitz Martinezen eskutik, AXA Aseguruen Agente Esklusiboa Eibarren). Gainera, ikusleek gustokoen duten proiektua aukeratu ahal izango dute. Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi onekin@ekingune.com helbidera edo deitu 688 628 065 telefonora. Eta lehiaketaren oinarriak ikusteko, SAKATU HEMEN.