Hiru eguneko greba hasi dute Alfako beharginek

Hiru eguneko greba hasi dute Alfako beharginek
2013/01/07 00:00
eta kitto!

Alfa Taldeko beharginek hiru eguneko grebari ekin diote gaur (astelehena, hilak 7), enpresa zuzendaritzak planteatzen dituen kaleratzeen kontra protesta egiteko: Eibarko Alfa Hogar enpresan, Alfalanen eta Mecanicas Mallabia lantokian 87 lanpostu kendu nahi dituzte lan-erregulazioko txostenarekin. Gauzak horrela eguerdian Untzagatik manifestazioa irten da eta eguaztenerako (hilaren 9rako) eta barixakurako (hilaren 11rako) ere egun osorako lanuzteak deitu dituzte.