Arrate Garmendia, Eibarko Cáritas-eko arduraduna 40 urtian: "Beti egongo da laguntasuna bihar daben jendia"

Arrate Garmendia, Eibarko Cáritas-eko arduraduna 40 urtian: "Beti egongo da laguntasuna bihar daben jendia"
2012/07/13 00:00
eta kitto!

- Zelan hasi ziñan Cáritas-en?
Lehelengotan boluntarixa moduan hasi nintzan bertan laguntzen, baiña gero biharrian jarduteko kontratua egin zesten eta holan emon dittut 40 urte, jubilatzeko sasoia aillegau arte. Ni biharrian hasi nintzanian ez eguan Gizartekintza edo instituzuñuen ardurapeko holako beste zerbitzurik, baiña gizartian horretarako premiñia bazeguan, ordea. Izan be, gizartian eta gure herrixan bertan beti egon dira baztertutakuak. Urtiekin premiñak eta laguntasuna bihar dabenak kanbixatzen juan dira, baiña bestela beti egon da laguntasun premiñia. Lehelengo urtietan bihar haundixa egin genduan adin-txikikuak babesten-eta, 15 urtian holako kasuak bakarrik boluntarixuen esku egon ziran, beste zerbitzu batzuk sortzen juan ziran arte. Gurera etorri ziran lehelengo marrokixak, barriz, oingo etorkiñak moduan nazionalidadia lortu ahal izateko tramitietarako laguntasuna bihar eben. Azken urtiotan, barriz, txarto juan diran negozio txiki asko itxi bihar izan dittue eta horreri be lagundu detsagu, hipotekeri aurre egitten eta baitta bestelako tramitiekin be.

- Zelakua da Cáritas-en egin dozun biharra? Zelako laguntasunak emoten dittuzue?
Eibarren ez dakagu jangela eta holakorik. Jendiak emondako arropak-eta batu eta momento puntual batian arroparen bat bihar izan dabenari emon jako, baiña horretxek gehixenetan juan-etorrixan ibiltzen diranak izaten dira, gitxieneko kasuak. Izan be, gogorrena hamen bizi diranekin egin biharrekua izaten da, gure laguntasunaren premiñia izaten daben establiekin egin biharrekua hain zuzen be. Gure biharra harreria egitten dogun momentuan hasten da. Oso inportantia izaten da gurera laguntasun billa datorrenak zer esaten daben entzutia, denporia eskintzia, benetan zer bihar daben jakitteko. Izan be, ez pentsau jendiak bakarrik diru-premiñia dakanik, beste hamaika arazo eta premiña eukitzen dittu eta, horregaittik, benetan zer bihar daben ondo aditzia oso garrantzitsua da, informaziño egokixa emoteko edo bihar daben tokira modu egokixan bideratu ahal izateko.

- Horretan inportantia izango dira norberak dakan psikologixia eta urtiekin hartutako esperientzixa, ez ba?
Bai, gaiñera kontuan euki bihar da guk laguntasuna emoten dogula, baiña helburua personiak berak bere arazuari aurre egittia dala, berak konpontzia, nahiz eta guk horretarako bidia zabaldu edo lagundu. Azken batian, arazuakin etorri danaren hazkunde personala billatzen dogu, bestiak beste guk eskindu ahal detsagun laguntasuna ez dalako betirako izango eta, horregaittik, inportantia da norberak bere arazuarendako konponbidia topatzia. Bestalde, guregana etortzen dan personia eroso sentidu bihar da, zurekin konfianzia euki bihar dau, azken batian bere bizitzako gauza oso intimuak kontau bihar dotsuzelako eta hori ez da sekula erreza izaten. Denporiakin relaziñua ona izaten bada, horrek gauzak asko errezten dittu. Honetan guztian intuiziñuak be pisu haundixa dauka.

- Kalian, herrittar askoren artian zabalduen daguan perzepziñua jendia zeuengana diru-billa jotzen dabela da, baiña hortik aparte beste gauza mordua egitten dittuzue, ezta?
Bai. Egixa esateko, jendiaren artian dirua banatzia gure biharraren barruan atal txiki bat baiño ez da, txikixenetakua esango neuke. Gurera joten dabenak askoz be arazo larrixaguak ekartzen dittue normalian: nik biharrian emon dittudan urtiotan, adibidez, famelixa arazuekin etorri jatazen andrazko morduari lagundu detset. Oin dala urte batzuk asko dudaz beteta aillegatzen ziran, zer egin jakin barik. Gauzak sosiguz pentsatzeko esan, zelako urtenbidiak zittuen ondo esplikau, atzera be buruari buelta batzuk emoteko gomendatu… kontu delikauak izaten dira eta sarrittan luze joten dabe. Beste batzuetan epaitegixetara jendiari laguntzera juatia tokatzen jatan, edo ospittalian operaziñoren bat zekan baten bateri trankillago egoteko kirofanoraiño laguntzia… piskat denetarik egin bihar izan dot.

- Honetan biharrian jarduteko bokaziñua be euki biharko da…
Bai, nere kasuan behintzat boluntarixo modura hasi nintzan honetan, gero biharrian jarduteko suertia euki dot eta atzera be, nahiz eta jubilauta egon, tarteka bertara juaten segiduko dot. Horrenbeste urtian relaziñuak-eta sortzen dira eta ez da erreza horrekin holan, beste barik eta egun batetik bestera amaitzia. Bestalde, nik gauzak zelan ikusten dittudan, bestieri laguntasuna emotiak zeuri be laguntzen detsula pentsatzen dot. Bestien tokixan ipintzen ikasten dozu eta iñor ez dala beste iñor baiño gehixago ikusten da, edozeiñ egon leikiala bestien laguntasunaren premiñan. Beti prokuratzen dozu zure preokupaziñuak etxian lagatzia, bestieri hobeto lagundu ahal izateko, baiña sarrittan, nahi barik be, buleguan kontautakuak, han entzundako arazo eta kezkak etxera eruaten zenduazen, burutik kendu ezinda eta soluziñua topau nahixan. Eta alderantziz be, neri gaixorik egotia tokau jatanian laguntasun haundixa topau dot biharretik sortutako lagunen artian. Horrekin batera solidarixua izaten eta bestien debilidadiekin ez sartzen ikasten da. Eta, zelan ez, diskreziñua ezinbestekua da, zugan konfidantzia ipiñi daben jendia errespetau bihar da.

- Holako dedikaziñua eskatzen daben zeozer egitteko etxekuak aldamenian eukitziak be bere garrantzixa eukiko dau, ezta?
Nik horretan suerte haundixa euki dot, famelixak eta ingurukuak ondo ulertu eta hartu izan dabelako egitten nebana, beti aldamenian euki dittut.

- Zeuengana joten dabenak eruandako istorixuak egunero eta horrenbeste urtian entzuten jardun eta gero, nundik etaratzen dira indarrak aurrera egiñ eta dana pikutara ez bidaltzeko?
Egunak eta egunak dagoz, danian moduan. Gaztetan beti pentsatzen da jendiarekin justuagua izango dan sistemaren bat egongo dala, baiña urtiekin eta ezagutzen zoiazen esperientzixak euki daben ondorixuak ikusitta, edozein toki eta sistematan beti be herrittar batzuk txarto egongo dirala gero eta argixago ikusten zoiaz eta horreri laguntzen ahalegintzen zara, ez dago besterik.

- Azken aldixan, krisixa dala eta, Cáritas-era laguntasun billa jotzen dabenen kopuruak izugarri gora egin dabela diñue eta, holan segitzekotan, premiñeri erantzutia gero eta gatxagua izango dala. Zeuek be krisixaren eragiña igarri dozue?
Pentsatzen dot geuk ez dogula oindiok holakorik ezagutu, Donostiara behintzat ez dala holako situaziño larririk aillegau. Bestalde, neretako oso inportantia izan da Cáritas barruan goittik topau doten errespetua, beti emon deste askatasun haundixa gauzak nik pentsatzen neban moduan egitteko. Oso ondo tratau nabela sentitzen dot.

- Urtian birrittan herrittarrengana jotzen dozue, Cáritas-endako dirua batzeko. Mailla horretan eibartarrak eskuzabalak garala esan geinke?
Bai, normalian Gabonetan eta sanjuanetan etxietan sobriak lagatzen dittue boluntarixuak, jendiak dirua emoteko eta oiñ arte Eibarren jendiak ondo erantzuten dabela esan bihar dogu.