Garagunekoen eskulan erakusketa zabalduko dute gaur Untzagako jubilatu etxean

Garagunekoen eskulan erakusketa zabalduko dute gaur Untzagako jubilatu etxean
2016/06/06 13:20
eta kitto!
Gaur arratsaldean zabalduko dute Goyeneche Fundazioaren Garaguneko kideek egindako eskulan eta margo erakusketa Untzagako jubilatu etxean. Ikusi nahi duenak horretarako aukera izango du gaurtik barixakura (eguaztenean izan ezik) eta datorren asteko astelehen (ekainak 13) eta martitzenean (ekainak 14), 19:15etik 21:15era (zapatuan eta domekan itxita egongo da).