Andretxea berriaren espazioak antolatzeko lan-batzordearen hurrengo bilera maiatzaren 30ean izango da

Andretxea berriaren espazioak antolatzeko lan-batzordearen hurrengo bilera maiatzaren 30ean izango da
2022/04/26 08:32
eta kitto!
Datorren urtean Isasi kalean, Astelena frontoiaren aldameneko eraikinean zabalduko duten Andretxea berria antolatzeko lan-batzordea lanean hasi da. Atzo egin zuten bileran, besteak beste, lokal berriaren espazioak nola antolatu eta zertarako erabili plano gainean begiratzen ibili ziren bertaratu ziren emakumeak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeako arduradunekin batera.

Zeregin horretan jarraitzeko hurrengo bilera datorren hileko azken astelehenean, maiatzaren 30ean egingo dute, 16:00etan Andretxean (Zezenbide, 9 behea).

Bileraren antolaketa errazte aldera, joateko asmoa dutenei horren berri emateko eskatu dute arduradunek, 943 543 938 / 688 853 440 telefono zenbakietara deituta edo, bestela, andretxea@eibar.eus helbidera idatzita.